Aitor Ruiz de Eguinoren ‘Marrazki biluziak' Martuteneko Artelekun ikusgai

2005/11/24 - Osteguna

Aitor Ruiz de Eguino k egindako marrazkiekin erakusketa jarrita dago martuteneko artelekuko areto nagusian. erakusketa ikusteko aukera ostirala arte izango da, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 20:30ak arte. Erakusketaren izenburua da marrazki biluziak eta marrazkilari eta eskultore hernaniarrak adierazitakoaren arabera, izen hori aukeratu du momentuko sentimenduak islatzen direlako marrazki horietan. Tinta txina erabili du marrazki hauetan espontaneoki marrazten uzten diolako teknika honek. marrazkiek irudiez gain badituzte testuak ere: Oscar Mansok, Errenteriako Mikelazuloko kidea, proposatutakoak eta Aitor Ruiz de Eguino k idatziak. Erakusketan honen haritik bideo bat egingo du Aitor Ruiz de Eguino k beste hainbat artistekin batean. Anai Garcia iruindarrak erakusketako irudiak hartuko ditu eta montatu egingo ditu. ondoren Roberto Yaben gitarrajoleak musika jarriko dio.

•  “Marra biluziak” bideo proiekzio artistikoa. Iraupena: 8 minutu.
300 marrazki oinarri hartuta, lau pertsonek modu askean egindako elkarlana da. Aitor Ruiz de Eguino eskultoreak 300 marrazki egin zituen, Oscar Manso idazleak titulua edo testu batez bataiatu zituen. Emaitza Artelekun egon zen zintzilik zenbait egunez, arropa bailiran zintzilikatua. Horren ostean Anai Garcia k irudiak hartu eta nahastu zituen, Roberto Yaben kitarra joleak azken muntaketarako musika originala egin zuelarik. Azken emaitza proiekzio honetan ikusiko da.

 

VOLVER A PRENSA